Ondo-ondo pasa Sanjuanetan!
Sanjuanak bertan ditugu, eta urtero bezala, izango da herrian zer egin, zer ikusi, zer entzun eta zer dastatu. Begiratu agendan, eta aukeratu zure gustuko ekitaldiak.
Sanjuanak bertan ditugu, eta urtero bezala, izango da herrian zer egin, zer ikusi, zer entzun eta zer dastatu. Begiratu agendan, eta aukeratu zure gustuko ekitaldiak.
Jaietan ere euskaraz jarduteko eta gozatzeko deia egiten dizuegu Eibarren AKEBAItik eta …eta kitto! Euskara Elkartetik. Sanjuanetan pegatinak eta txapak banatuko dira herriko hainbat gunetan, paparrean jartzeko. Euskeraz Primeran! kanpainari beste bultzadatxo bat eman nahi zaio horrela, eta Euskaraldiko ahobizi, belarriprest eta bihotzgoxo figurak gogoratuz, euskararen erabilera indartu herriko jaietan. AKEBAIko Kultura mahaiarekin elkarlanean, Txosnagunean[…]
Eibarren euskaraz antolatzen diren kultur ekitaldien berri izan nahi baduzu, egin zaitez harpidedun. “Eibarren AKEBAI” herritarron plataformak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, Telegram kanal bat zabaldu du: “Eibarren euskaraz”. Gure herrian euskaraz antolatzen diren ekitaldien berri izan nahi baduzu, egin zaitez harpidedun. Oso erosoa da. Telegram aplikazioa instalatu, gure kanalera harpidetu, eta mugikorrean jasoko duzu informazioa[…]
EKAINEAN Eibarren euskaraz egingo diren ekitaldien berri ematen duen EUSKARAREN AGENDA prest dago. Hil honetan ere izango dugu ekitaldirik: filmak, hitzaldiak, tailerrak, umeentzako ikuskizunak, dantzak, ikastaroak… eta SANJUANETAKO EGITARAUAREN BARRUAN, GEHIAGO! AGENDA PDF FORMATUAN IKUSI EDO GORDETZEKO HEMEN SAKATU
Hemen, MAIATZEKO EUSKARAREN AGENDA. Hil honetan ere izango dugu Eibarren zertan gozatu: hitzaldiak, antzerkia, kantaldiak, dantzak, ikastaroak… eta jaiak!!!! Gozatu! AGENDA PDF FORMATUAN IKUSI EDO GORDETZEKO SAKATU HEMEN
Hilabeteak lanean eman ondoren, gero eta gutxiago falta da Eibar BHI ikastetxeko ikasleek prestatu duten “Beldurra” ikuskizun musikalaren emanaldirako. Maiatzaren 2an, 20:00etan aurkeztuko dute lana, Coliseo antzokian. Sarrerak Coliseoko ohiko salmentaren bidez eskuratu daitezke, 5 eurotan. Musikalaren proiektua Eibar BHI Guraso Elkartean sortu zen, eta ikastetxeak egitasmo hori aurrera eramateko AKEBAI plataformaren eta Eibarko Udaleko[…]
Asteartean egin zen Eibarren AKEBAI herritar plataformaren urteko lehen batzarra, udaletxeko pleno aretoan Bertan elkartu ziren Akekideek iaz burututako proiektu eta ekimenen berri jaso zuten, eta, horrekin batera, aurten egin direnak eta egingo direnak ezagutzeko aukera ere izan zuten. Horien artean, herriko jaiak euskaldunagoak izateko martxan jarriko den egitasmoa eta sentsibilizazioan eragiteko aurreikusten diren ekintzak[…]
Nereak eta Aitorrek eramango dute lekukoa AKEBAIren izenean. Korrika 15:00ak aldera helduko da bihar, apirilak 13, Eibarrera. AKEBAIK ere parte hartuko du, eta horretarako Eibarko ibilbideko 14. zatia erosi du, 2291-5 km. zenbakia duena. Lekukoa Aitorrek eta Nereak hartuko dute Astelena gastrotekan, eta Trinkete tabernan Euskadiko Kutxako ordezkariei pasatuko diete. Akekide, animatu zu ere, eta[…]
GinKLIKAna (dardo txapelketa, futbol itsua…), AhotsLiderrak (playbacka) eta Euspintxo lehiaketak antolatu zituzten eusLiderrek Untzaga plazan egiteko joan zen ostiralean. Eibar BHI, La Salle eta Aldatzeko DBH 3. mailako eusLiderrak, 70 inguru, bikain aritu ziren azken hilabeteetan prestatutako ekitaldia martxan jarri eta aurrera ateratzen. Euren ikaskideek ere gustura hartu zuten parte antolatutako probetan, eta irabazleek saria[…]
Hemen daukazue APIRILEKO EUSKARAREN AGENDA. Hil honetan ere izango dugu Eibarren zertan gozatu: hitzaldiak, ipuin kontaketak, musika, dantzak, eta KORRIKA… !!! Gozatu! AGENDA OSORIK IKUSTEKO SAKATU HEMEN