Urteko azkena izango den ABENDUKO EUSKARAREN AGENDA prest

Hona hemen ABENDUKO EUSKARAREN AGENDA. Hilabete honetan ere euskarazko ekitaldi eta jarduera eskaintza zabala izango dugu herrian: tailerrak, Euskararen Eguna, antzerkia, Hamaika Berbaldi, Zapatuko Ipuina, Gipuzkoak Gazte-Tour, bertso-trama, Olentzero… Hau izango da urteko azkena, gozatu! AGENDA PDF FORMATUAN IKUSI EDO GORDETZEKO HEMEN SAKATU  

3.735 eibartar Euskaraldian parte hartzen… ETA HAU HASIERA BESTERIK EZ DA!

Gaur Euskaraldiaren 6. eguna dugu. Izen-ematea itxita dago eta Eibarren 3.700 lagunetik gora daude izena emanda ahobizi, belarriprest edo bihotzgoxo moduan. Horiek dira datuak, baina nola doaz hizkuntza ohiturak aldatzeko ahaleginak? Nolakoa egiten ari zaizue aldean daramazuen txapa/konpromisoa? Orain arteko bizipenak eta hemendik aurrerakoak kontatu eta besteekin partekatu nahi badituzue, bidali helbide honetara eta guk[…]

Prest dago AZAROKO EUSKARAREN AGENDA

AZAROAN Eibarren euskeraz egingo diren ekitaldi guztien berri izan nahi baduzu ez galdu prestatu dugun EUSKARAREN AGENDA. Hilabete honetan ere euskaraz gozatzeko hamaika jarduera antolatu dituzte eta horiek guztiak bildu ditugu Euskararen Agendan, zuek oso modu erraz eta erosoan kontsultatzeko moduan: antzezlanak, Idazlearekin Harixa Emoten euskarazko irakurketa kluba, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berria,[…]

PREST DAGO URRIKO EUSKARAREN AGENDA

URRIAN Eibarren euskeraz egingo diren ekitaldi guztien berri izan nahi baduzu ez galdu prestatu dugun EUSKARAREN AGENDA. Hilabete honetan ere euskaraz gozatzeko aukera ematen duten hamaika jarduera aurkituko duzue bertan: Debabarreneko VII. Aste Ekologikoa, Sagardo Eguna, Debabarreneko III. Gazta Astea, Jana ez da txantxa V. Bazkari Solidarioa, Kezkaren dantza-eskolak, ikastaroak, hitzaldiak… ETA EZ AHAZTU EUSKARALDIA[…]

IRAILEKO EUSKARAREN AGENDA PREST DAGO!

Arrateko jaiak pasatu dira eta hemen gatoz berriz ere ikasturte berriari heltzeko prest. Hasteko, IRAILEAN Eibarren euskeraz egingo diren ekitaldien berri ematen duen EUSKARAREN AGENDA prest dago. Hilabetea bete-beteta dator oraingoan ere: Berbetan aurkezpen eta jaialdiak, Hamaika Berbaldi, Harixa Emoten, UEUren ikastaroak… eta, JAKINA, UDAZKEN HONETAN PROTAGONISTA IZANGO DEN EUSKARALDIA! Hilero bezala, informazio guztia esku-eskura[…]

MAIATZEKO EUSKARAREN AGENDA bete-beteta dator

MAIATZEAN Eibarren euskeraz egingo diren ekitaldien berri ematen duen EUSKARAREN AGENDA prest daukazue. Hilabete honetarako eskaintza benetan zabala da: Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketa, Tantanez Tantan, San Isidro eguna, ikasturte amaierako ikuskizun eta emanaldiak, Euskal Jaia… non aukeratu badago! Hilero bezala, informazio guztia esku-eskura aurkituko duzue EUSKARAREN AGENDAN.

“Feminismoa eta euskara” berbaldirako galderak aurretiaz bidaltzeko aukera zabaldu dute

Barixakuan Eibarren AKEBAIk antolatutako bosgarren berbaldia egingo da udaletxeko patioan, 18:30ean. Oraingo honetan saioa NALUA Eibarko Feminista taldearekin, Arrate Kultur Elkartearekin eta Hankamotxak Bertso Eskolarekin elkarlanean antolatu du AKEBAIk. Apirilaren 13an, beraz, “FEMINISMOA ETA EUSKARA” gaiaren inguruan Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin berbetan jarduteko aukera izango da. Hala ere, Loreari edota Idurreri egiteko galderaren bat[…]

Euskeraren transmisioari buruzko hitzaldia emango du Paula Kasaresek urtarrilaren 23an Portalean

Aurreratu genuen bezala, abenduan Kike Amonarrizen saioarekin abiatu zen HAMAIKA BERBALDI ekimenak jarraipena izango du aurten eta hemen gaude berriz ere, urtarrilerako prestatu dugun saioaren berri emateko. Oraingoan hizkuntzaren transmisioan ipini nahi dugu arreta eta, horretarako, gai horretan aditua den PAULA KASARES gonbidatu dugu. URTARRILAREN 23an (martitzena), 19:00etan emango du hitzaldia, PORTALEKO ARETO NAGUSIAN, “UMEAK[…]

Kike Amonarriz: “Eibarren euskararen alde egiteko ilusioa ikusten dut”

Jende ugari bildu zen abenduaren 19an Ebarko udaletxeko patioan Kike Amonarriz soziolinguistaren inguruan, Akebai taldeak antolatutako “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere!” hitzaldian. Amonarrizek eskainitakoarekin “Hamaika Berbaldi” egitasmoa abiatu da. Asmoa, orain hasi eta 2018ko azarora bitartera 11 hitzaldi, tertulia edota mahainguru egitea da, besteak beste euskararen aldeko diskurtsoa berritzeko, euskaraz bizi nahi dugunok ahalduntzeko, euskaraz[…]