“Berrindartu eta jauzi”, euskara biziberritzeko ezinbestekoa. Kike Amonarriz urriaren 27an, 18:30ean, Portaleko Areto Nagusian
Urriaren 27an, martitzena, Kike Amonarriz izango dugu gurekin solasaldian, 18:30ean Portaleko Areto Nagusian. Jorratuko duen gaia, berriz, honako hau: “Berrindartu eta jauzi, euskara biziberritzeko ezinbestekoa”. “Hamaika berbaldi” ekimena 2017aren bukaeran jarri zuen martxan Eibarren AKEBAI herritar plataforma eratu berriak. Lehenengo berbaldia, gainera, Kike Amonarrizek berak eskaini zigun abenduaren 19an, udaletxeko patioan, “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren[…]