Etxealditik Euskaraldira
“Etxealditik Euskaraldira” ekimena datorren astelehenean (apirilak 20) abiatuko da, etxeko hizkuntza ohituren aldaketa bultzatu eta euskara gehiago erabiltzeko. Bizi dugun egoera honetan ere euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egiteko gonbita da. “Orain ditugun ia harreman gehienak hurbilekoekin ditugula jakinda, erabiltzen dugun hizkuntzaren gainean pentsatu eta aldaketak egiteko pausoa emateko aukera aproposa izan daitekeela iruditzen zaigu.[…]