EUSKARALDIAren harira Eibarren zer egingo den azaltzeko informazio bilerak egingo dira irailean
Gogoan izango duzuenez, udako oporren aurretik EUSKARALDIAren inguruko aurkezpen bi egin ziren: Eibarren, EUSKARALDIAren enbaxadore izango den HAMAIKAKOA aurkeztu genuen eta Deban, berriz, Debabarrenean EUSKARALDIA prestatzen elkarlanean diharduen taldea eman zen ezagutzera. Oporretatik bueltan EUSKARALDIA gero eta gertuago daukagu eta, Eibarren zer egingo dugun jendeari azaltzeko asmoz, irailean hainbat bilera egingo ditugu, interesa duten guztientzat:[…]