Errenta aitorpena? Aurten, duda barik, EUSKARAZ!!
Eibarren euskaraz bizi nahi duzuen herritar guztioi errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita egiten dizuegu Eibarren AKEBAItik. Baietz 1.500! Laster hasiko da martxan errenta aitorpena egiteko 2021eko kanpaina. Espero dugu ohiturak astindu, eta Ogasunarekin eibartar gehiagok erabiltzea euskara. 2018ko kanpainan, Eibarren, 14.195etik 1.280 aitorpen egin ziren euskaraz; 2019koan, 14.234tik 1.402 euskaraz; iazkoan, berriz, 1.441 eibartarrek egin[…]