Kike Amonarrizek “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere” hitzaldia emango du datorren martitzenean, 19:00etan udaletxeko patioan
Abenduaren 19an, martitzenean, Kike Amonarriz izango dugu gurekin solasaldian, 19:00etan udaletxeko patioan. Jorratuko duen gaia, berriz, honako hau: “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere”. Saio honek hasiera emango dio “Hamaika berbaldi” ekimenari. Horren harira, 2017ko abenduan hasi eta 2018ko abendua bitartean 11 hitzaldi, tertulia edota mahainguru egingo dira. Hamaika saio horien helburuak ere hamaika dira: Eibarren[…]