Guraso, zaintzaile, lagun, senide eta bestelako hezitzaileen arteko euskarazko praktikak sustatzeko ekimena da.
“Haurren aurrean, helduok heldu“, Topaguneak abiatutako aktibazio-ekintza, eta Euskal Herriko hainbat herritan gauzatuko da urriaren 19tik 29ra bitartean. Gure herrian Eibarren AKEBAI arduratu da antolaketaz.
Helburua da 0-12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten helduak (guraso, senide, hezitzaile, monitore, zaintzaile…) aktibatzea, helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko.
Urriaren 19tik 29ra bitartean gauzatuko da eta ez da izenik eman beharko. Ekimenarekin bat egiten dutenek aukeratuko dute hizkuntza-praktikaren aldaketa norekin martxan jarri, eta parte hartu nahi duten gurasoek ikastetxeetan ahobizi eta belarriprest txapak eskuragarri izango dituzte. Izan ere, euskaraldiko arau sozial berdinak proposatzen zaizkie helduei:
- Euskaraz ondo moldatzen bazara
- Lehen hitzak euskaraz egin, euskara ulertzen duten ezagunei zein ezezagunei.
- Ulertzen duten kideekin eutsi beti euskarari, baita hauek erdaraz hitz eginda ere.
2. Hitz egiteko zailtasunak badituzu, baina ulertzen baduzu
- Gonbidatu zure ingurukoak euskaraz jarrai dezaten /aritu daitezen zurekin.
Gainera, ekimenari ikusgarritasuna emateko eta ariketa soziala gogoan izateko, herrian zehar umeak eta helduak biltzen diren hainbat gunetan (parke, plaza, ikastetxe kanpoalde, kirol instalazio…), “Haurren aurrean, helduok heldu” egitasmoaren irudia jarriko da.
URRIAREN 24AN, KIKE AMONARRIZEN HITZALDIA ETA HAURRENTZAKO TAILERRA