Aurtengo ikasturtean Eibarko DBH-ko ikastetxeetan (Eibar BHI, La Salle eta Aldatze) DBH 3 eta 4ko ikasleek eusLider egitasmoaren bigarren zikloan parte hartu dute. DBH 4-ko 70 bat ikasle boluntario (eusLider) aritu dira DBH 3-ko ikasleei (290 inguru) saioak ematen. Hauek dira eusLiderrak saioen helburuak: hizkuntzekiko jarrerak landu, eraldaketa sustatu, portaera berriak sortu eta hizkuntza-lidergoa indartu.
EusLider, “hizkuntza-lidergoa sustatzeko” proiektua, abian ipini zuen
Eibarko AEK-k 2018-2019 ikasturtean gure herriko DBH3-ko ikasleekin batera. Helburuak gazteen hizkuntza-ohituretan eragitea eta euskara
gehiago erabiltzearen aldekoaldaketa sustatzea dira, aldaketa hori “modu atsegin etadibertigarrian” egin daitekeela erakutsiz.
Hain berezia izan den ikasturte honetan (2019-2020) eusLider egitasmoaren ll. zikloa burutu da Eibarko DBHko ikastetxeetan (Eibar BHI, La Salle eta Aldatze). AhizeAEK-ko irakasleek gidatu dute proiektua, AKEBAIk finantzatuta. Guztira DBH 4-ko 70 ikasle boluntario (eusLider) ibili dira DBH3-ko 290 bat ikasleri saioak ematen. Saioak jaso ondoren, eurek eman dizkiete 3. mailakoei. II. ziklo honetan DBH 3-ko ikasleak sentsibilizatu, hizkuntzen garrantziaz jabetu eta haien arteko euskararen erabilera informala sustatzeko tailerra egin da. Horretarako, I. zikloko parte-hartzaile eusLiderrak (DBH 4ko ikasleak) formatu dira dinamizatzaile lanetan jarduteko, eta eurek gidatu dituzte II. zikloko saioak. Metodologia honekin borondatezko hartzaileen hizkuntza-lidergoa indartu eta lidergo katea aktibatu da.
Aurtengo zikloari amaiera emateko, “ekintza soziala” prestatuta zegoen martxoaren 27rako, baina COVID 19ak sortutako alarma egoeragatik bertan behera geratu zen. Horren ordez, eta egitasmoari behar bezalako amaiera emateko, sare sozialetan zabaltzeko bideoak egin dituzte eusliderrek. Ikusi HEMEN …eta kitto! aldizkarian eusliderrei egindako elkarrizketa.
Bideoak ikusgai: https://labur.eus/3Hirg eta https://labur.eus/n5ue8