Kike Amonarrizek “Haurren aurrean, helduok heldu” hitzaldia emango du urriaren 24an, 18:45ean Errebal Plazako lehen solairuan.
Urriaren 24an, asteartea, Kike Amonarriz izango dugu gurekin “Haurren aurrean helduok heldu” egitasmoaren barruan. Hitzaldia eta haurrentzako tailerra 18:45ean izango dira, Errebal Plazako lehen solairuan. Ekimen honen helburu nagusia helduen arteko euskararen erabileran eragitea eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzea da. 0-12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten eta hizkuntza transmisioan zein eredugarritasunean eragina duten helduentzako[…]