Gaur aurkeztu dugu “astindu eibar” hizkuntza eskubideen ataria
“astindu” Eibarren AKEBAIren egitasmoa da.Jakina denez, 2017an sortu zen AKEBAI herritar plataforma “Eibarko Hiria Euskararen Plan Estrategikoa 2016-2025” garatzeko asmoz. Plan horren helburu nagusia da Eibarko herritar, eragile, elkarte eta erakundeak aktibatu eta saretzea, Eibar euskaldunago bat izan dezagun, fokua batez ere Eibarko gazte eta haurren eremuan jarrita. Udalak egitasmo hau 10 urtez sustatzeko konpromisoa[…]