DEBABARRENEKO EUSKARAREN GINKANA: izen-ematea zabalik

DBHko 4. mailako ikasleei zuzendutako lehiaketa da, euskara eta ekologiaren inguruan hausnartzeko. Kutxa Ekoguneak eta Euskaltzaleon Topaguneak Deba, Mutriku, Elgoibar, Soraluze eta Eibarko udalek eta Eibarren AKEBAI herritar plataformak lagundurik, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko martxan jarri dute Euskararen Ginkanaren Debabarreneko 1. edizioa. Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko, taldekako eta herrien arteko lehiaketa da. 1.200 euro[…]

Euskaraldiaren ikerketaren emaitzak kaleratu dira

Euskaraldiaren lehen edizioaren inguruko ikerketa egin zuen Soziolinguistika Klusterrak, eta ariketak emandako emaitzak plazaratu dituzte orain. Informazio guztia HEMEN duzue. IKERKETAREN TXOSTENAk hemen ikusi ditzakezue.

IRAILEKO EUSKARAREN AGENDA PREST

Arratien ondoren, ikasturte berria hasiko da martxan. Urtea antolatzen hasteko garaia da: euskara ikastaroak, irakurketa klubak, UEUko ikastaroak, ludoteka, afariketan… Baina jaiez gozatzeko aukera ere izango da oraindik. AGENDA PDF FORMATUAN IKUSI EDO GORDETZEKO SAKATU HEMEN

365 egunez euskaraz, eta Sanjuanetan ere bai

Jaietan ere euskaraz jarduteko eta gozatzeko deia egiten dizuegu Eibarren AKEBAItik eta …eta kitto! Euskara Elkartetik. Sanjuanetan pegatinak eta txapak banatuko dira herriko hainbat gunetan, paparrean jartzeko. Euskeraz Primeran! kanpainari beste bultzadatxo bat eman nahi zaio horrela, eta Euskaraldiko ahobizi, belarriprest eta bihotzgoxo figurak gogoratuz, euskararen erabilera indartu herriko jaietan. AKEBAIko Kultura mahaiarekin elkarlanean, Txosnagunean[…]

“Eibarren euskaraz” Telegram kanala sortu dugu.

Eibarren euskaraz antolatzen diren kultur ekitaldien berri izan nahi baduzu, egin zaitez harpidedun. “Eibarren AKEBAI” herritarron plataformak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, Telegram kanal bat zabaldu du: “Eibarren euskaraz”. Gure herrian euskaraz antolatzen diren ekitaldien berri izan nahi baduzu, egin zaitez harpidedun. Oso erosoa da. Telegram aplikazioa instalatu, gure kanalera harpidetu, eta mugikorrean jasoko duzu informazioa[…]

EKAINEKO EUSKARAREN AGENDA

EKAINEAN Eibarren euskaraz egingo diren ekitaldien berri ematen duen EUSKARAREN AGENDA prest dago. Hil honetan ere izango dugu ekitaldirik: filmak, hitzaldiak, tailerrak, umeentzako ikuskizunak, dantzak, ikastaroak… eta SANJUANETAKO EGITARAUAREN BARRUAN, GEHIAGO! AGENDA PDF FORMATUAN IKUSI EDO GORDETZEKO HEMEN SAKATU

MAIATZEKO EUSKARAREN AGENDA bete-betea dator

Hemen, MAIATZEKO EUSKARAREN AGENDA. Hil honetan ere izango dugu Eibarren zertan gozatu: hitzaldiak, antzerkia, kantaldiak, dantzak, ikastaroak… eta jaiak!!!! Gozatu! AGENDA PDF FORMATUAN IKUSI EDO GORDETZEKO SAKATU HEMEN

Eibar BHIko ikasleek maiatzaren 2an estreinatuko dute BELDURRA musikala, Coliseo antzokian

Hilabeteak lanean eman ondoren, gero eta gutxiago falta da Eibar BHI ikastetxeko ikasleek prestatu duten “Beldurra” ikuskizun musikalaren emanaldirako. Maiatzaren 2an, 20:00etan aurkeztuko dute lana, Coliseo antzokian. Sarrerak Coliseoko ohiko salmentaren bidez eskuratu daitezke, 5 eurotan. Musikalaren proiektua Eibar BHI Guraso Elkartean sortu zen, eta ikastetxeak egitasmo hori aurrera eramateko AKEBAI plataformaren eta Eibarko Udaleko[…]