Kike Amonarriz: “Eibarren euskararen alde egiteko ilusioa ikusten dut”

Jende ugari bildu zen abenduaren 19an Ebarko udaletxeko patioan Kike Amonarriz soziolinguistaren inguruan, Akebai taldeak antolatutako “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere!” hitzaldian. Amonarrizek eskainitakoarekin “Hamaika Berbaldi” egitasmoa abiatu da. Asmoa, orain hasi eta 2018ko azarora bitartera 11 hitzaldi, tertulia edota mahainguru egitea da, besteak beste euskararen aldeko diskurtsoa berritzeko, euskaraz bizi nahi dugunok ahalduntzeko, euskaraz[…]

Kike Amonarrizek “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere” hitzaldia emango du datorren martitzenean, 19:00etan udaletxeko patioan

Abenduaren 19an, martitzenean, Kike Amonarriz izango dugu gurekin solasaldian, 19:00etan udaletxeko patioan. Jorratuko duen gaia, berriz, honako hau: “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere”. Saio honek hasiera emango dio “Hamaika berbaldi” ekimenari. Horren harira, 2017ko abenduan hasi eta 2018ko abendua bitartean 11 hitzaldi, tertulia edota mahainguru egingo dira. Hamaika saio horien helburuak ere hamaika dira: Eibarren[…]

Eibarren AKEBAI-k Euskararen Nazioarteko Eguna babestu eta eibartarrekin batera euskerari eskua eman dio

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Eibarren ere ederto ospatu genuen, ‘Emon eskua euskeriari’ goiburuari jarraituta, egun osoko egitarauarekin. Aurtengo berritasunetako bat Eibarren AKEBAI plataformak ekimenari eskaini dion babesa, bai arlo logistikoan, bai ekonomikoan izan da. Guinessean egin zen bezala, auzoetatik (Urkizutik, Ipurua-Urkitik eta Amaña-Legarretik) irten ziren kalejirekin hasi genuen eguna, eguerdian, eta[…]

“EMON ESKUA EUSKERIARI” goiburuarekin ospatuko dugu Euskararen Eguna abenduaren 3an

Euskararen Eguna gero eta gertuago dugu. Aurten, abenduaren 3a domeka izanda, inoiz baino indar gehiagorekin etorriko zaigu eta eibartarron parte-hartzea handiagotzeko aukera eskainiko digu. Eibarko Euskalgintzak eguna benetan berezia izateko asmoarekin antolatutako egitarauarekin bat egin du Eibarren Akebai plataformak. Egitaraua egun osokoa izango da, tartean herri-bazkariak izango duen protagonismo nagusiarekin. Aurtengo Euskararen Egunak “EMON ESKUA[…]

Guinness errekorraren jabe garela ziurtatzen duen agiri ofiziala udaletxeko patioan ipini du alkateak

Ekainaren 22an Eibarren AKEBAI plataformak antolatutako ekimenean, 2.500 eibartarron artean irudi erraldoia osatu genuen Untzaga plazan Largest transforming human image errekorra gainditzeko asmoz eta denon artean lortu genuen. Oporretatik bueltan, irailean jakin genuen Guinness World Recordsek ere, eskatzen zituen ebidentziak (argazkiak, filmazioak, lekukoen deklarazioak, kronometratzaileen deklarazioak…) aztertu eta gero, gure Largest transforming human image errekor[…]