MAIATZEKO EUSKARAREN AGENDA bete-beteta dator

MAIATZEAN Eibarren euskeraz egingo diren ekitaldien berri ematen duen EUSKARAREN AGENDA prest daukazue. Hilabete honetarako eskaintza benetan zabala da: Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketa, Tantanez Tantan, San Isidro eguna, ikasturte amaierako ikuskizun eta emanaldiak, Euskal Jaia… non aukeratu badago! Hilero bezala, informazio guztia esku-eskura aurkituko duzue EUSKARAREN AGENDAN.

AKEBAIren batzarra egin da

Atzo arratsaldean egin zen Eibarren AKEBAIren Batzarra, udaletxeko Pleno Aretoan, aurreikusitako gai-ordenari jarraituta. Batutako AKEKIDEei 2017ko memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztuta ekin zitzaion batzarrari. Jarraian, 2018ko plana eta aurrekontua azaldu zituzten eta, ondoren, batzarrera joandakoek aho-batez onartu zuten bozka bidez. Ohiko gai horiei heldu ondoren, inkesta bidez egindako AKEBAI markaren inguruko diagnosia aurkeztu zuten eta,[…]

Euskara eta feminismoa izan dira “Hamaika Berbaldi” egitasmoaren apirileko saioaren ardatza

Aurreko barixakuan egin zen “Euskara eta feminismoa” izeneko bosgarren berbaldia udaletxeko patioan, horretan adituak diren Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin. Esan zituztenen artean gauza bat baino gehiago da azpimarratzeko modukoa, baina besteak beste, “euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna antzekotasun asko dituzten bi prozesu pertsonal, sozial eta politiko” direla adierazi zuten: “Euskal hiztuna eta emakumea subordinazioan[…]

Mogel Isasi BHI-ko ikasleek apirilaren 20an estreinatuko dute ISASKARA ikuskizun musikala Coliseo antzokian

Hilabeteak lanean eman eta gero, geroz eta gutxiago falta da Mogel Isasi BHI ikastetxeko ikasleek prestatu duten “Isaskara” ikuskizun musikalaren emanaldirako. Apirilaren 20an, 18:00etan aurkeztuko dute lana, Coliseo antzokian. Sarrerak 5 euro balio du eta interneten, Kutxabank zerbitzuaren bitartez eros daitezke edo, bestela, antzokiko txarteldegian ere ipiniko dituzte salgai. Aurreratu digutenez, “Saharar lurretatik ailegatutako neskatila[…]

“Feminismoa eta euskara” berbaldirako galderak aurretiaz bidaltzeko aukera zabaldu dute

Barixakuan Eibarren AKEBAIk antolatutako bosgarren berbaldia egingo da udaletxeko patioan, 18:30ean. Oraingo honetan saioa NALUA Eibarko Feminista taldearekin, Arrate Kultur Elkartearekin eta Hankamotxak Bertso Eskolarekin elkarlanean antolatu du AKEBAIk. Apirilaren 13an, beraz, “FEMINISMOA ETA EUSKARA” gaiaren inguruan Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin berbetan jarduteko aukera izango da. Hala ere, Loreari edota Idurreri egiteko galderaren bat[…]

“Feminismoa eta euskara” solasaldia eta bertso-afari feminista egingo dira apirilaren 13an

Apirilaren 13an, 18:30ean, “Feminismoa eta euskara” izenburuko solasaldia egingo da udaletxeko patioan, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin, Hamaika Berbaldi egitasmoaren baitan. Ondoren, poteo girotua antolatu dute eta, eguna biribiltzeko, 21:00etan bertso-afari feminista hasiko da Kultu tabernan, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Gai-jartzailea Desiree Magro izango da. Afarirako txartelak Kultu tabernan ipini dituzte[…]

Euskarari buruzko bizipenak kontatuko dituzte hainbat eibartarrek otsailaren 20an egingo den mahai-inguruan

Hamaika berbaldi ekimenaren barruan, EIBARREN AKEBAIk antolatutako hirugarren saioa izango dugu otsailaren 20an, asteartea, 19:00etan Portaleko Areto Nagusian. Oraingoan mahai-ingurua prestatu dugu: Nola aldatu diren gauzak, kamarada!  izenburuari jarraituz, hainbat belaunaldiko eibartarrek euskararen inguruan izandako bizipenak kontatuko dizkigute. Horretarako Serafin Basauri, Luis Alberto Aranberri “Amatiño”, Leire Narbaiza, Nerea Barruetabeña eta Beñat Laskurain gonbidatu ditugu. Guztien artean[…]

AKEBAIko Kultura mahaiak kaleratuko du EIBARKO EUSKARAREN AGENDA aurrerantzean

Aurrerantzean EIBARREN AKEBAIko Kultura mahaia arduratu da EIBARKO EUSKARAREN AGENDAZ eta, ikusgarriagoa egiteko, itxura aldatu diote. Beraz, hilero-hilero euskararen agenda kaleratuko dute AKEBAIko Kultura mahaiko kideek, Eibarren euskaraz gozatzeko aukera eskainiko diguten ekitaldien berri modu erakargarri eta erosoan emateko. Asmo hori lortzeko, baina, oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak eta edukien zabalkunderako kanal egokiak izatea.[…]

Euskeraren transmisioari buruzko hitzaldia emango du Paula Kasaresek urtarrilaren 23an Portalean

Aurreratu genuen bezala, abenduan Kike Amonarrizen saioarekin abiatu zen HAMAIKA BERBALDI ekimenak jarraipena izango du aurten eta hemen gaude berriz ere, urtarrilerako prestatu dugun saioaren berri emateko. Oraingoan hizkuntzaren transmisioan ipini nahi dugu arreta eta, horretarako, gai horretan aditua den PAULA KASARES gonbidatu dugu. URTARRILAREN 23an (martitzena), 19:00etan emango du hitzaldia, PORTALEKO ARETO NAGUSIAN, “UMEAK[…]