Euskararen eguna Eibarren

Auto-karabanarekin musika auzoetara Arratsaldeko 17:30etik aurrera Azitainetik abiatuko da Euskararen Eguneko auto-karabana, lau kotxez osatua.  Megafoniatik euskal kantak entzungo dira. Herri osoa zeharkatuko du karabanak, eta hainbat geldiune egingo ditu bidean: Urkizun (17:45 inguruan), Untzagan (18:00), Abontzako parkean (18:30), Portalearen atzeko aldean (19:00) eta Sostoatarrenen (19:30). Geldiune horietan …eta kitto!-koek, Kaxa eta Astixako gazteek, Musika Eskolako ikasleek[…]

“EMON ESKUA EUSKERIARI” goiburuarekin ospatuko dugu Euskararen Eguna abenduaren 3an

Euskararen Eguna gero eta gertuago dugu. Aurten, abenduaren 3a domeka izanda, inoiz baino indar gehiagorekin etorriko zaigu eta eibartarron parte-hartzea handiagotzeko aukera eskainiko digu. Eibarko Euskalgintzak eguna benetan berezia izateko asmoarekin antolatutako egitarauarekin bat egin du Eibarren Akebai plataformak. Egitaraua egun osokoa izango da, tartean herri-bazkariak izango duen protagonismo nagusiarekin. Aurtengo Euskararen Egunak “EMON ESKUA[…]