Kike Amonarrizek Eibarren emandako saioa ikusgai

Kike Amonarrizek emandako saiora joan ezinik geratu bazineten, edo bertan izan arren berriro entzun nahi badituzue berak aurkeztutako ideia, gomendio eta gakoak, HEMEN duzue saioaren grabazioa. Aterako diozue etekina, seguru!! Txostena ere bertan duzue “Berrindartu eta jauzi” txostena 

“Berrindartu eta jauzi”, euskara biziberritzeko ezinbestekoa. Kike Amonarriz urriaren 27an, 18:30ean, Portaleko Areto Nagusian

Urriaren 27an, martitzena, Kike Amonarriz izango dugu gurekin solasaldian, 18:30ean Portaleko Areto Nagusian. Jorratuko duen gaia, berriz, honako hau: “Berrindartu eta jauzi, euskara biziberritzeko ezinbestekoa”. “Hamaika berbaldi” ekimena 2017aren bukaeran jarri zuen martxan Eibarren AKEBAI herritar plataforma eratu berriak. Lehenengo berbaldia, gainera, Kike Amonarrizek berak eskaini zigun abenduaren 19an, udaletxeko patioan, “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren[…]

EUSKARALDIA Entitateen izen-ematea itxita, orain norbanakoen txanda da

Eibarren 81 entitatek (84 egoitzatan) eman dute izena Euskaraldian parte hartzeko, eta 300 arigunetik gora adostu dira dagoeneko. Euskaraldian ahobizi / belarriprest moduan izena emateko epea zabalik Euskaraldian, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo den ariketa sozialean, ahobizi edo belarriprest moduan parte hartzeko eman izena HEMEN. Gogoratu! Rola aukeratzean, gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean.