Errenta aitorpena euskaraz: zure aukera da!

Dagoeneko ireki da 2024ko errenta aitorpena egiteko epea. Eibarko Udalak, eta Akebaiko ekipoa osatzen dugun partaide guztiok, herritarrak animatu nahi ditugu tramiteak euskaraz egitera. Azken urteetan gora egin du errenta aitorpena euskaraz egin duten eibartarren kopuruak. 2023ko kanpainan 1.727 izan ziren. Ea oraingoan 2.000ra iristen garen! 

Euskaraldiko materialaren prestaketa

Duela hilabete batzuk, Euskaraldiaren laugarren edizioa antolatzeko helburuarekin, sortu genuen Eibarko lan-taldea. Bertan parte hartzen dugu Eibarko Udalak, Eibarren Akebaik, herriko hainbat zerbitzutako eta elkartetako ordezkariek, eta herritar boluntarioek. Taldea sortu zenetik, bilera eta ekimen ugari egin ditugu. Besteak beste, Katana bakarrizketa, Eibarko Hamaikakoaren aurkezpena, eta Euskaraldiaren Gune Ibiltaria. Azken egunotan, Euskaraldian zehar Eibarko kaleak[…]

Euskaraldiko gune ibiltaria Eibarren

Atzoko egunez, martxoaren 27an, Euskaraldiko Gune Ibiltaria izan genuen Eibarren. Toribio Etxebarria kalean jarri genuen Euskaraldiko karpa ofiziala, eta 17:30etik 20:30ak arte egon ginen bertan. Hainbat herritarrei Euskaraldiaren inguruko informazioa eskaintzen, izena ematen laguntzen eta merchandisinga aukeratzen laguntzen aritu ginen. Giro ederra izan genuen! Arratsaldeko 19:00ak inguruan ere Eibarko Hamaikako bederatzi kide hurbildu ziren Gune[…]

Ostegun honetan Euskaraldiko gune ibiltaria etorriko da Eibarrera

Aste honetako ostegunean, martxoaren 27an, Euskaraldiko Gune Ibiltaria etorriko da Eibarrera. Arratsaldeko 17:30etik hasi eta 20:30ak arte egongo da martxan Gune Ibiltaria, Toribio Etxebarria kalean. Bertan herritarrek aukera izango dute Euskaraldiaren inguruko informazioa jasotzeko eta aurrez aurre izena emateko, bai eta Euskaraldiko merchandising ofiziala erostekoa ere. Horrez gain, arratsalde horretan Eibarreko Hamaikakoaren hainbat kide gerturatuko[…]

Animatu Euskaraldira!

Ondo jakingo duzuen bezala, aurten Euskaraldiaren 4. edizioa egingo da Euskal Herri osoan, maiatzaren 15ean hasi eta 25era arte. Ari da gutxinaka-gutxinaka data hurbiltzen! Entitateen izen emateak badarama denboratxo bat zabalik, eta pasa den larunbatean, hilak 15, norbanakoen izen-ematea ireki zen. Ordutik eta ariketa amaitzen den arte egongo da izena emateko aukera. Eibarren AKEBAItik gonbidatu[…]

Euskaraldiko gazte plataforma

Euskaraldiaren laugarren edizio honetan, Eibarrek duen helburuetako bat gazteen parte hartzea sustatzea da. Horretarako, Eibarko Euskaraldiko gazte plataforma eratuko da. Plataforma gazteen artean eraiki eta kudeatuko da. WhatsApp talde bat sortu da, eta datozen asteetan, bileratxo bat antolatuko da Eibarko gazteria egitasmora nola hurbildu eztabaidatzeko. WhatsApp taldean sartu nahi duenak, QR kodea eskaneatuta egin dezake.[…]

Aurkeztu dugu Eibarko Hamaikakoa

Atzo, otsailak 19, egin genuen Euskaraldiko Eibarko Hamaikakoaren aurkezpena. Klub Deportiboan izan zen, Ana Goitiaren “Katana” bakarrizketaren ondoren. Jendetza bildu zen bertan, eta Ana Goitiak (Euskaraldiko Euskal Herriko Hamaikakoaren kidea) bakarrizketa ederra eskaini ondoren, Eibarko enbaxadoreak aurkeztu zituen. Honako hauek izango dira: Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta Euskaraldiko lan-taldean buru-belarri gabiltza prestaketa lanetan.

Badator Euskaraldiaren 4. edizioa!

Maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldiaren 4. edizioa, “elkar mugituz egingo dugu” leloarekin. Eibarko Euskaraldia lan-taldea dagoeneko ari da prestaketa lanetan, eta Eibarko Hamaikakoa aurkeztuko du. Otsailaren 19an izango da aurkezpena, Klub Deportiboan, “Katana” bakarrizketaren ondoren.

“Katana” bakarrizketak badauka data berria

Ana Goitiaren “Katana” bakarrizketa ezin izan zen egin euskararen hamabostaldian. Baina dagoeneko badaukagu data berria! Otsailaren 19an izango da, 18:30ean Klub Deportiboan.