Euskararen eguna Eibarren

Auto-karabanarekin musika auzoetara Arratsaldeko 17:30etik aurrera Azitainetik abiatuko da Euskararen Eguneko auto-karabana, lau kotxez osatua.  Megafoniatik euskal kantak entzungo dira. Herri osoa zeharkatuko du karabanak, eta hainbat geldiune egingo ditu bidean: Urkizun (17:45 inguruan), Untzagan (18:00), Abontzako parkean (18:30), Portalearen atzeko aldean (19:00) eta Sostoatarrenen (19:30). Geldiune horietan …eta kitto!-koek, Kaxa eta Astixako gazteek, Musika Eskolako ikasleek[…]

Eibarren aniztasuna ikasgai

Eibarren AKEBAIren finantzazio eta lankidetzarekin, Eibarko LHko ikastetxeekin elkarlanean burutu du egitasmoa Badihardugu Euskara Elkarteak Eibarko ikastetxeetako aniztasuna jaso eta ezagutaraztea da “Aniztasuna ikasgai” proiektuaren helburu nagusia, eta, horrenbestez, baita herriko aniztasuna erakustea ere, bata bestearen ispilua delako. Elkarren ezagutza txikia da, eta aniztasun hori ezkutuan dago. Eleaniztasuna ez ezik, aniztasun kulturala eta jatorri aniztasuna[…]

Kike Amonarrizek Eibarren emandako saioa ikusgai

Kike Amonarrizek emandako saiora joan ezinik geratu bazineten, edo bertan izan arren berriro entzun nahi badituzue berak aurkeztutako ideia, gomendio eta gakoak, HEMEN duzue saioaren grabazioa. Aterako diozue etekina, seguru!! Txostena ere bertan duzue “Berrindartu eta jauzi” txostena 

“Berrindartu eta jauzi”, euskara biziberritzeko ezinbestekoa. Kike Amonarriz urriaren 27an, 18:30ean, Portaleko Areto Nagusian

Urriaren 27an, martitzena, Kike Amonarriz izango dugu gurekin solasaldian, 18:30ean Portaleko Areto Nagusian. Jorratuko duen gaia, berriz, honako hau: “Berrindartu eta jauzi, euskara biziberritzeko ezinbestekoa”. “Hamaika berbaldi” ekimena 2017aren bukaeran jarri zuen martxan Eibarren AKEBAI herritar plataforma eratu berriak. Lehenengo berbaldia, gainera, Kike Amonarrizek berak eskaini zigun abenduaren 19an, udaletxeko patioan, “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren[…]

EUSKARALDIA Entitateen izen-ematea itxita, orain norbanakoen txanda da

Eibarren 81 entitatek (84 egoitzatan) eman dute izena Euskaraldian parte hartzeko, eta 300 arigunetik gora adostu dira dagoeneko. Euskaraldian ahobizi / belarriprest moduan izena emateko epea zabalik Euskaraldian, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo den ariketa sozialean, ahobizi edo belarriprest moduan parte hartzeko eman izena HEMEN. Gogoratu! Rola aukeratzean, gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean.

Domekan itxiko da Euskaraldirako entitateen izen-ematea

Oraindik zuen denda, elkarte, erakunde, taberna, ikastetxe, edo taldearen izena eman ez baduzue baina Euskaraldian parte hartzeko asmotan bazabiltzate, jakin irailaren 27an, domekan, itxiko dela epea. Dagoeneko Eibarko 70 entitate inguru daude izena emanda, eta 250 arigune inguru osatu dira. Bideo honetan ikus ditzakezue parte hartuko duten entitate batzuk. Izena emateko sartu HEMEN eta bete[…]

“EusLider” egitasmoa

Aurtengo ikasturtean Eibarko DBH-ko ikastetxeetan (Eibar BHI, La Salle eta Aldatze) DBH 3 eta 4ko ikasleek eusLider egitasmoaren bigarren zikloan parte hartu dute. DBH 4-ko 70 bat ikasle boluntario (eusLider) aritu dira DBH 3-ko ikasleei (290 inguru) saioak ematen. Hauek dira eusLiderrak saioen helburuak: hizkuntzekiko jarrerak landu, eraldaketa sustatu, portaera berriak sortu eta hizkuntza-lidergoa indartu.[…]

Euskaraldian parte hartzeko gonbitea jasoko dute herriko entitateek

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da aurten Euskaraldia, 15 eguneko ariketa soziala. Bigarren edizio honen berrikuntza ariguneak dira, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuak. Azaroaren 20tik abenduren 4ra bitartean egingo da aurten Euskaraldia, 15 eguneko ariketa soziala. 2. edizio honen berrikuntza nabarmena ariguneena da, era guztietako erakunde, enpresa[…]

0, 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta zazpigarrena: Partekatu bizipenak

Etxealditik Euskaraldira ekimenean orain arte egindako proposamenak adi jarraitu badituzu (gogoeta ariketa, egin tarte jolasari, online poteoa, euskara mahaira, esker on mezuak, erosketak euskaraz, zinea etxean) begiratu gaurko proposamena: bizipenak partekatu #7 (apirilak 30) Partekatuko ditugu asteon izan ditugun bizipenak? Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator. Ez da gaur egitekoa…gaur, bihar[…]