EUSKALGUNEA. Euskaraz ondo pasatzeko gune bihurtu zen ostiralean Untzaga plaza
GinKLIKAna (dardo txapelketa, futbol itsua…), AhotsLiderrak (playbacka) eta Euspintxo lehiaketak antolatu zituzten eusLiderrek Untzaga plazan egiteko joan zen ostiralean. Eibar BHI, La Salle eta Aldatzeko DBH 3. mailako eusLiderrak, 70 inguru, bikain aritu ziren azken hilabeteetan prestatutako ekitaldia martxan jarri eta aurrera ateratzen. Euren ikaskideek ere gustura hartu zuten parte antolatutako probetan, eta irabazleek saria[…]
