Errenta aitorpena? Aurten ere, duda barik, EUSKARAZ!

Eibarren AKEBAIk beste urte batez abiatu duen kanpaina honen bitartez, euskaraz bizi nahi duten herritarrei errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita egin nahi zaie. “Errenta aitorpena? Aurten ere, duda barik, EUSKARAZ!” leloarekin abiatu du aurten kanpaina Eibarren AKEBAIk, Eibarko Udalaren babesarekin. Taulan ikus daitekeen bezala, azken urteetan handituz joan da Foru Ogasunarekin harremanetan euskara hautatu duten eibartar kopurua,[…]

Eibarko euskararen agenda: apirila

Eibarren apirilerako euskaraz edota euskararen inguruan antolatu diren ekitaldien agenda. Dokumentua osorik hemen ikus daiteke.

Gozatu udaberriko oporretan: familientzako gida

Euskara Zerbitzuak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak opor garaian familian euskaraz gozatzeko moduko jolasen eta liburuen bilduma prestatu dute. Opor garaian umeekin egoteko denbora gehiago dagoenez, euskara indartzeko ere une egokia da. Horretarako irakurgaiak eta jolasak  jasotzen dituen GIDA sortu dute. Gida hori HH eta LHko ikastetxe guztien esku jarriko da, familien artean banatu dezaten. Gida[…]

BANDOA 2022

Eibarko hizkuntza-aniztasuna islatzen duen bandoa kaleratu da euskara eibartar guztiona dela aldarrikatuz Gure herrian 70 nazionalitate ezberdinetako eibartarrak bizi dira, eta beste horrenbeste ama-hizkuntza daude. Hizkuntza da integrazio-tresnarik indartsuena Historian zehar Eibar beti izan da abegi-herri. Duela urte asko euskaraz bakarrik egiten zen berba; gero, gaztelania heldu zen, jendea hona etorri zelako beste lurralde batzuetatik[…]

Euskararen eguna: Horma-irudi margoketa herrikoia. Utzi arrastoa!

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Aurten larunbata izanikEibarren egitarau bete-betea antolatu da Eibarko hainbat erakunde eta elkarterenartean: Eibarko Udala, eta kitto!!! Euskara Elkartea, Eibarko Euskalgintza Batzordea, Boteprontuan eta AKEBAI. Goizeko 9:00 HORMA-IRUDI MARGOKETA HERRIKOIarekin hasiko gara !!!!! UTZI ARRASTOA!!!!. 11:00 etan ume jolasak izango dira Untzaga plazan, 11:45 horma irudiaren making-offa eta sorpresa[…]

Eibartarrok Euskaraldian izena emateko epea zabalik

Aurtengoa Euskaraldiaren 3. edizioa da eta azaroaren 18tik abenduaren 2a bitartean egingo da Euskal Herri osoan, eta Eibarrek ere hiri moduan parte hartuko du. Belarriprest izango zara? Ahobizi? Euskaraldian Belarriprest edo Ahobizi moduan parte hartu nahi duen herritarrak on-line izena eman nahi badu,  www.euskaraldia.eus helbidean sartuta egin behar du. Aurrez aurre egin nahi duenak honako[…]

MARTXOKO EUSKARAREN AGENDA

Hil honetan agenda bete-betea dator. Ekitaldi ugari izango ditugu euskaraz gozatzeko: Emakumeen Naziorteko Egunaren ingurukoak, Antzerki Jardunaldiak, Transmisio Mintegia, Korrika Kulturala, Mendi Jardunaldiak… AGENDA PDF FORMATUAN IKUSI EDO GORDETZEKO SAKATU HEMEN

AKEBAI 2021eko MEMORIA

2021. urtean zehar, Ekipoaren gidaritzapean, AKEBAIk egindakoaren berri izango duzue prestatu dugun MEMORIA honetan.