Lanbide Heziketan euskararen erabilerari buruzko formazioa jaso zuten atzo irakasleek

Ikasturteari indartsu eta motibatuta ekiteko, Lanbide Heziketako irakasleentzako formazio saioa antolatu du Eibarren AKEBAIk: “Erabileraren ontzia bete”. EBETEko irakasleek euskararen erabileran eragiteko estrategiak erakutsi dizkiete Eibarko Lanbide Heziketako irakasleei. Euskararen presentzia eta erabilera zaintzearen garrantzia ikustea eta irakasleei proposamenak aurkeztea izan dira saio honen helburu nagusiak. Atzo izan ziren bi saioak, eta Lanbide Heziketako 140[…]

“Euskara eta gazteak” pleno txikia egin zen atzo udaletxean

Eibarko ikastetxeetako gazteek hizkuntza ohituren inguruko hausnarketak eta proposamenak aurkeztu zituzten pleno aretoan. 2022-2023 ikasturtean Euskara zerbitzutik “Gaztelaniaren abantailak” izeneko egitasmoa jarri da martxan Eibarko ikastetxeetan. Gazteen hizkuntza jarreran eragiteko asmoz, hausnarketarako saioak eskaini ditu EMUN-ek DBH3ko ikastaldeetan. Saioen helburua gazteak hizkuntza jarrera eta portaerez ohartzea eta hizkuntza kudeaketaren kontzientzia garatzen laguntzea izan da. Ekainaren[…]

Gozatu udako oporretan: familientzako gida

Euskara Zerbitzuak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak opor garaian familian euskaraz gozatzeko moduko jolasen, liburuen eta baliabide digitalen bilduma prestatu dute. Opor garaian umeekin egoteko denbora gehiago dagoenez, euskara indartzeko ere une egokia da. Horretarako irakurgaiak, jolasak eta baliabide digitalak jasotzen dituen GIDA sortu dute. Gida horretan umeen euskararen erabilera areagotzeko gurasoentzako gomendioak, umeentzako liburu gomendatuak eta[…]

Udako jardueretan euskararen erabilera sustatzen: hezitzaileentzat formazioa

Udaran antolatzen diren aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzeko formakuntza antolatu zuen ostiralean Eibarren AKEBAIk Ostiral arratsaldean, ekainaren 2an, EBETEko irakasleek euskararen erabileran eragiteko estrategiak erakutsi zizkieten uda honetan aisialdian ibiliko diren begiraleei. Bertan, udako jardueretan euskararen erabilera sustatzearen arrazoiak eta programazioan txertatu daitezkeen hainbat adibide praktiko ikusi zituzten, besteak beste.

Eibarko euskararen agenda: ekaina

Eibarren ekainerako euskaraz edota euskararen inguruan antolatu diren ekitaldien agenda. Aurrerago, Sanjuanetako egitarauaren barruan antolatuko direnen berri emango dugu. Dokumentua osorik hemen ikus daiteke. Informazio eguneratua jasotzeko, batu gure telegram kanalera.

Agurne Gaubekak emandako hitzaldia ikusgai

Hizkuntza eskubideen inguruko hitzaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Agurne Gaubekak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak. Agurne Gaubekaren hitzaldira joan ezinik geratu bazineten, edo bertan izan arren berriro entzun nahi baduzue, HEMEN duzue saioaren grabazioa.  Herritarrek aldaketarako mikroboterea dutela azpimarratu zuen Gaubekak. Eibarrek badu hizkuntza eskubideen kanal propioa: Astindu. Bertan herritarrek hizkuntza eskubideen inguruan izan ditzaketen galderak, zalantzak edo kezkak[…]

Agurne Gaubekak “Hizkuntza eskubideak, denon auzia” izeneko berbaldia emango du maiatzaren 17an, 18:30etan, Errebal Plazako hitzaldi gelan

Maiatzaren 17an, asteazkena, Agurne Gaubeka (Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria) izango dugu gurekin hizkuntza eskubideen inguruko hitzaldian. Errebal Plazan izango da, 18:30etan, eta ekitaldia herritar guztientzat zabalik egongo da, dohain. Hitzaldia “Hamaika berbaldi” barruan kokatzen da. Ekimen hau 2017aren bukaeran jarri zuen martxan Eibarren AKEBAI herritar plataforma eratu berriak. Harrezkero hamaika hitzaldi, tertulia edota mahainguru izan ditugu; hamaika[…]

Eibarko euskararen agenda: maiatza

Eibarren maiatzerako euskaraz edota euskararen inguruan antolatu diren ekitaldien agenda Dokumentua osorik hemen ikus daiteke. Informazio eguneratua jasotzeko, batu gure telegram kanalera.

Errenta aitorpena? Aurten ere, duda barik, EUSKARAZ!

Eibarren AKEBAIk beste urte batez abiatu duen kanpaina honen bitartez, euskaraz bizi nahi duten herritarrei errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita egin nahi zaie. “Errenta aitorpena? Aurten ere, duda barik, EUSKARAZ!” leloarekin abiatu du aurten kanpaina Eibarren AKEBAIk, Eibarko Udalaren babesarekin. Taulan ikus daitekeen bezala, azken urteetan handituz joan da Foru Ogasunarekin harremanetan euskara hautatu duten eibartar kopurua,[…]

Eibarko euskararen agenda: apirila

Eibarren apirilerako euskaraz edota euskararen inguruan antolatu diren ekitaldien agenda. Dokumentua osorik hemen ikus daiteke.