Etxealditik Euskaraldira: zer egingo dugu?

Euskaraldiaren 2. edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean izango da. Helburu nagusia gure hizkuntza ohiturak aldatzea da, eta horretan etxetik hastea da onena. Horretarako antolatu da Etxealditik Euskaraldira ekimena, Euskaraldirako prestatzeko, bizi dugun egoera honetan gure ohiturak aldatzeko bidean urrats bat egin dezagun aurrera. Baina nola egingo dugu? Zer da Etxealditik Euskaraldira? Bideo honetan Kike[…]

Etxealditik Euskaraldira

“Etxealditik Euskaraldira” ekimena datorren astelehenean (apirilak 20) abiatuko da, etxeko hizkuntza ohituren aldaketa bultzatu eta euskara gehiago erabiltzeko. Bizi dugun egoera honetan ere euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egiteko gonbita da. “Orain ditugun ia harreman gehienak hurbilekoekin ditugula jakinda, erabiltzen dugun hizkuntzaren gainean pentsatu eta aldaketak egiteko pausoa emateko aukera aproposa izan daitekeela iruditzen zaigu.[…]

MARTXOKO EUSKARAREN AGENDA.

Hil honetan ere ekitaldi ugari izango dugu Eibarren: Antzerki jardunaldiak, Kirol jardunaldiak, Asteklima, Transmisio mintegia, zinea, Emakumeen eguneko ekitaldiak… AGENDA PDF FORMATUAN IKUSI EDO GORDETZEKO SAKATU HEMEN

OTSAILEKO EUSKARAREN AGENDA

Hil honetako agenda bete betea dator: antzerkia, musika, dantza, zinea, ikastaroak… eta Aratosteak!!! AGENDA PDF FORMATUAN IKUSI EDO GORDETZEKO SAKATU HEMEN

URTARRILEKO EUSKARAREN AGENDA

Hona hemen URTARRILEKO EUSKARAREN AGENDA, urteko lehena. Hil honetan ere euskarazko ekitaldi eta jarduera eskaintza zabala izango da gure herrian: antzerkia, musika, zapatuetako tailerrak, hitzaldiak, irakurketa kluba, zapatuko ipuina… badago non aukeratu! AGENDA PDF FORMATUAN IKUSI EDO GORDETZEKO SAKATU HEMEN

Soraluzeko “Soragarriak” irabazle, Debabarreneko Euskararen Ginkanaren 1. edizioan

Debako “Sonakay” eta “Martintxo arrantzale” eta Eibarko “Ginkanklinak” berdinduta geratu ziren 2. postuan Giro polita izan zen atzo Coliseoan Euskararen Ginkanaren final handian, Andrea Covadonga eta Andrea Garcia bikote eibartarraren gidaritzapean. Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa honetan, Debabarreneko ikastetxeetako 21 taldek hartu dute parte. Internet bidezko 4 proba burutu ondoren, puntu gehien lortu zuten 4[…]

Abenduaren 4an jokatuko da Debabarreneko Euskararen Ginkanaren final handia, Coliseo antzokian

Kutxa Ekoguneak sustatutako lehiaketa honetan Deba, Eibar, Elgoibar, Mutriku eta Soraluzeko DBH4. mailako gazteek hartu dute parte. 21 talde izan dira guztira, eta horietako lauren artean jokatuko dute finala. Debako Martintxo Arrantzale, Eibarko Ginkanklinak eta Soraluzeko Soragarriak zuzenean sailkatu dira finalera. Laugarren taldea finalean bertan erabakiko da, Debako Sonakai eta Eibarko CD Urki taldeak berdinduta[…]

Abenduak 3, Euskararen Eguna. Denok Untzagara!

Jostorratz eta haria, saretuz herria Euskararen Egunean hainbat ekitaldi egingo dira egunean zehar Eibarren. Goizetik hasita, (11:00, 15:00 eta 15:30ean) dantzaldiak egongo dira Untzagan, parte hartu nahi duten guztientzat. 17:15ean kalejira egingo dugu anbulatoriotik hasita Untzagaraino, eta han, harmailen aldean (euria egingo balu karpan), EUSKERAREN SAREA osatuko dugu eibartarrok, arratsaldeko 18:00etan. 19:00etan Euskararen aldeko ordenantza[…]

MARTXAN DA DEBABARRENEKO EUSKARAREN GINKANA

21 taldek eman dute izena. Eibarko 8 talde ditugu lehian. “Eibar BHI 4.B”, “Ginkanklinak”, “Eibarko zaleak”, “L.K.B.”, “CD Urki”, “Frigo-oina”, “Gora Bihotzak”, eta “Erleak” dira Eibarko ikastetxeetatik parte hartzen ari diren taldeak. Debabarreneko herrietako (Mutriku, Deba, Elgoibar, Eibar eta Soraluze) DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako Euskararen Ginkanan, guztira, 21 taldek eman dute izena lehiaketan parte[…]

AZAROKO EUSKARAREN AGENDA, bete betea

Hil honetan ere Eibarren izango da zer ikusi, zer entzun, zer dastatu… eta zertan parte hartu: erakusketak, hitzaldiak, dantzak, pailazoak. Eta, zelan ez, Gaztainerre eta San Andresak. AGENDA PDF FORMATUAN IKUSI EDO GORDETZEKO SAKATU HEMEN