Eibarko euskararen agenda: abendua

Eibarren abendurako euskaraz edota euskararen inguruan antolatu diren ekitaldien agenda. Dokumentua osorik hemen ikus daiteke. Informazio eguneratua jasotzeko, batu gure telegram kanalera.

“Gaitu” ahots-grabaketa maratoia egingo de Eibarren

Ekimenak adimen artifizialari euskaraz irakastea du helburu, eta Eibarren bi egunetan 12.500 esaldi grabatzeko erronka luzatu da. Makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar zaie. Horretarako jarri da abian Gaitu proiektua: euskarazko milaka ordu eta milaka ahots biltzeko Euskal Herri osoan. Euskararen Egunari lotuta, abenduaren 1ean eta 2an ahots-grabaketa maratoia[…]

Euskararen hilabetea: azaroko agenda

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, azaroan zehar Eibarren euskaraz antolatu diren ekintzei aipamen berezia egin nahi zaie “Euskararen azaroa” agendan. Aurrerago, Euskararen Egunaren bueltan egingo diren ekintzen berri emango dugu.

Martxan da “Astindu Eibar” lehiaketa

100 euroko erosketa-bonoa eta Coliseo eta Museorako sarrerak daude jokoan hizkuntza-eskubideen inguruko lehiaketan. Eibarren Akebaik “Astindu Eibar” lehiaketa abiatu du, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren laguntzarekin. Parte hartzeko, hizkuntza-eskubideen inguruko galdetegi labur bati erantzun beharko diote herritarrek formulario bidez (hiru galdera dira, eta egia ala gezurra diren asmatu behar da). Guztira lau lehiaketa argitaratuko dira azaroan[…]

Kirol entrenatzaileentzako sentsibilizazio saioak

Urriaren 20an eta 27an kirolean euskara sustatzeko saioak izan ziren Uni Eibar-Ermuan, AKEBAIk antolatua. EBETEk bideratu zituen saioetan kirolak euskararen erabileran eta normalizazioan duen garrantziaz aritzeaz gain, praktikara eramateko adibide eta gomendioak ere azaldu zituzten. Uni Eibar-Ermuan “Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazioa” goi-mailako ikasketak egiten dabiltzan bigarren mailako ikasleek hartu zuten parte, eta baita[…]

Martxan da “Haurren haurrean helduok heldu” egitasmoa

Guraso, zaintzaile, lagun, senide eta bestelako hezitzaileen arteko euskarazko praktikak sustatzeko ekimena da. “Haurren aurrean, helduok heldu“,  Topaguneak abiatutako aktibazio-ekintza, eta Euskal Herriko hainbat herritan gauzatuko da urriaren 19tik 29ra bitartean. Gure herrian Eibarren AKEBAI arduratu da antolaketaz. Helburua da 0-12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten helduak (guraso, senide, hezitzaile, monitore, zaintzaile…) aktibatzea, helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago[…]

Kike Amonarrizek “Haurren aurrean, helduok heldu” hitzaldia emango du urriaren 24an, 18:45ean Errebal Plazako lehen solairuan.

Urriaren 24an, asteartea, Kike Amonarriz izango dugu gurekin “Haurren aurrean helduok heldu” egitasmoaren barruan. Hitzaldia eta haurrentzako tailerra 18:45ean izango dira, Errebal Plazako lehen solairuan. Ekimen honen helburu nagusia helduen arteko euskararen erabileran eragitea eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzea da. 0-12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten eta hizkuntza transmisioan zein eredugarritasunean eragina duten helduentzako[…]

Whatsapp-a erabiltzeko aukera gehitu da Astindu kanalean

Eibartarrek eta Eibarko zerbitzuetako erabiltzaileek hizkuntza-eskubideen inguruan izan ditzaketen zalantzak, kezkak, galderak… jasotzeko eta argitzeko kanal bat da Astindu: bertokoa, gertukoa eta herrikoia. Orain arte webguneko formulario, telefono edo korreo bidez erabil zezaketen herritarrek kanala, eta orain Whatsapp-eko aukera ere gehitu da. Horretarako, 688 69 85 66 telefono zenbakia gorde behar da mugikorrean, eta hizkuntz[…]

Diru laguntzak UEUko udazkeneko ikastaroak egiten dituzten eibartarrentzako

Beste urte batez, Eibarko Udalak UEUko ikastaroak egiten dituzten eibartarrei matrikula kostoaren %50a itzuliko die. Udazkenerako eskaintza prest dute jada UEUn, eta HEMEN dago ikusgai (antolatutako ikastaro eta jardunaldietako batzuk Eibarren izango dira). Izen-ematea UEUko web orrialdean egin behar da, eta diru laguntza eskatzeko epea Udaleko webgunean argitaratuko da 2024an. Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan gurekin.